(H)ari naizela

Zumadi eskolakoek jasotako bertso saioa eta Oihane Artolari elkarrizketa

Amets eta Maddalen Arzallusek Amezketan egindako saioa eta haur eta gaztetxoentzako online bertso saioak izan dira denboraldiko azken irratsaioan.

VI. Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketako gelen arteko mailan, Amezketako Zumadi Eskolakoek irabazi zuten eta Bixente Gorostidiren ikasleek Amets eta Maddalen Arzallusen bisita jaso zuten. Bisita horretako bertsoaldiak entzun ditugu irratsaioan eta baita, maiatzaren 8ko eta ekainaren 2ko online saioetako bertsoaldiak ere, bi saioetan haurrak eta gaztetxoak izan baitziren hartzaile.
 
Aurrez ordea, Oihane Artolarekin hitz egin dugu, Altzon izan berri duten gai-jartzailetza ikastaroaren berri ematen. Maite Berriozabalekin gai-jartzailetzari genero ikuspegitik begiratu zioten eta Altzoko bertso mugimenduaren eta ikastaroak jasotakoaren berri eman digu.
 
Irratsaio amaieran, Amezketako Zumadi Eskolako ikasleen bertso sorta entzun dugu.
 
Ondo bidean, irailaren 16an itzuliko da (H)ari Naizela-ren denboraldi berria, 180. irratsaioarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!