Gaur azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020ko ekainaren 19a

2020-2021 ikasturteko bertso eskoletan izena eman nahi dutenek gaurkoa izango dute azken eguna.

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak sortu, osatu eta antolatzen ari da. Hori dela eta, datorren ikasturterako bertso-eskoletan izena emateko epea gaur amaituko da. Horretarako, harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar da edota izen emate fitxa bete:  https://forms.gle/3oKxH6nbWzJTi4Vt6

Izena ematen duten ikasleekin Harituzeko arduraduna jarriko da harremanetan, taldeak antolatu eta ordutegiak ikasleen egunerokora egokitu ahal izateko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!