Tolosako Sanjoanak 2020

Igandean Tolosako zezen plazan

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020ko ekainaren 17a

Ez da sarrera hartu beharrik izango baina komenigarria izango da denbora nahikoarekin inguratzea zezen plazara.

Bertso saioa izango da igandean Tolosako zezen plazan, udako programazioaren baitan. Eguerdiko 12:00etan izango da saioa eta Sebastian Lizaso, Alaia Martin, Ane Labaka eta Unai Mendizabal zizurkildarra izango dira bertsotan. Iker Iriarte alegiarra berriz, gai jartzen.

Ez da sarrera hartu beharrik izango eta zezen plazako ateak ordubete lehenago zabalduko dira. Hori bai, 400 laguneko aforoa bete arte utziko zaio jendeari bertara sartzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!