BERTSOA

Munduko birus larriena

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Scott 2020ko ekainaren 26a

Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke.

Orain txertoek bilatzen dute

gure immunitatea

Baina, haiek ez dute konpontzen

gure eternitatea

Munduko birus larriena da

daukagun banitatea

ta ze zaila den eramatea

zapaltzen gaituen katea

Bihozberrituz irekiko da

berpiztearen atea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!