Asteasuko Sanpedroak 2020

Bihar arratsaldean Asteasuko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020ko ekainaren 28a

Pello Errotaren herrian, bertsoaren errotarria martxan da berriz.

Bertso saioa izango da bihar Asteasuko plazan. Arratsaldeko 19:00etan izango da saioa eta Haritz Mujika, Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus izango dira bertsotan. Amaia Agirre berriz, gai jartzen.

Eguraldi txarra eginez gero, saioa frontoian egingo da. 

Segurtasun neurriak bermatu ahal izateko, antolatzaileek esandakoa betetzeko eskatzen zaie bertsozaleei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!