Zazpi bertso afari, aldi berean

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2022ko martxoaren 22a

Kilometroak jai eredu berri bat sortzen ari da eta, marko horretan, eskualdeko eta Euskal Herriko bertsozaleak zazpi bertso afari hauetara gonbidatu dituzte.

Apirilaren 1ean zazpi bertso afari antolatu dituzte aldi berean: hiru Ibarran izango dira, hiru ikastolako ikasle batzuen inguruko herrietan (Belauntza, Leaburu eta Gaztelu) eta, azkena, Oreretan, Kilometroak 2023 bertan izango da eta.

Bi urteko egoera gorriaren ondoren, euskal kultura plazara ateratzea beharrezko ikusten dute, eta zazpi bertso afariak antolatzearena horretarako aukera bikaintzat jo dute. Jendea elkartzeko gogoz dago, bertsozaleak bertsoen egarri eta Uzturpe ikastola Kilometroak zabaltzeko irrikan. Honela, jendeari luzatu diote gonbita deialdia bertsoez, lagunarteaz eta bertako gastronomiaz gozatzeko. Tolosaldeko elkarte hauek ezagutu, bertako gastronomiaz gozatu eta punta puntako bertsolariekin mahaia partekatzea esperientzia paregabea izan daitekeelakoan gaude.

Aurten, bertako elikagai eta gastronomiari garrantzia eman nahi diote, funtsezkoa delako inguruko produktoreak babestu eta paisaia zaintzea, baita elikagai horietaz gozatzeko ere. Hala, hauxe da bertako elkarteetan prestatuko den menua:

  • Gilda
  • Ibarrako “txistorra berdea”
  • “Irribarra” entsalada
  • Lumagorri oilasko izterra saltsa berezian
  • Izaskungo Bizkaietxe gazta eta sagar dultzia.

Eta hauexek elkarteak eta bertsolariak:

  • Ibarra (Xepla elkartea): Jon Maia eta Maialen Akizu
  • Ibarra (Deportiba elkartea): Onintza Enbeita eta Anjel Mari Peñagarikano
  • Ibarra (Sendi Ekintza): Nerea Ibarzabal eta Beñat Gaztelumendi
  • Belauntza: Andoni Egaña eta Ane Zuazubiskar
  • Leaburu: Iker Zubeldia eta Nerea Elustondo
  • Gaztelu: Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso
  • Orereta (Ikastolako baserria): Haritz Mujika eta Amaia Agirre

Sarrerak hemen erosi daitezke.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!