Gutuna

Hipopotamoaren bihotza izan zaretenoi

Erabiltzailearen aurpegia Ibarrako Uzturpe Ikastola 2022ko urr. 3a, 13:07

Animalia txikia bezain bitxia da surikatoa. Ziur dokumentaletan inoiz ikusi duzuela: bere atzeko hanken gainean zutik jartzeko kapaza da, eta hala egin ohi du bere ingurua ikuskatzeko edo, besterik gabe, janaria biltzeko.

Kondaira (egokitu) batek honela dio. Goseak jota zegoen surikato batek fruitu eta animalia asko ikusi zituen erreka baten beste aldean. Arazoa zera zen, ez zekiela igeri egiten. Pareko hipopotamoak, aldiz, ez zekien gosea zen, baina susmoa zuen kontu serioa zela. Hunkitu egin zuen surikatoaren etsipenak.

«Egin salto nire bizkarrera eta lagunduko dizut», bota zion txikiari.

Kontu erraza zirudiena, baina, urtebeteko abentura bilakatu zen: isuriak arrastaka eramandako enborrak batetik; euria une desegokienetan bestetik… eta ohikoak ez ziren ur korronte bortitzak (animalia guztiak etxean gelditzera behartzen zituzten horietakoak).

«Onik iritsiko al gara beste aldera?», bota zuen surikatoak, behin baino gehiagotan.

Bikoteak espero baino oztopo gehiagori egin behar zion aurre. Irribarreak ere izan ziren, jakina, baina ezin uka malkoren bat edo bi ere bai.

Bada, jakin ezazue surikatoa lurrean dagoela dagoeneko. Jatekoa soberan du orain, bai eta eskertzeko hitz ugari ere. Hipopotamoaren hanka, begi, belarri, buru, birika eta, batez ere, bihotza izan zareten guztiontzat dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!