Piperraren garrantzia azpimarratuko dute Ibarran asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Maria Ortega Zubiate 2022ko ira. 23a, 11:58

Iturria: Kilometroak

Piparraren ibilbidea egingo dute bihar eta etzi, Kilometroak jaiaren barruan. Barazki hori herriko erritualen parte dela diote antolatzaileek.

Bihar eta etzi Piparraren ibilbidea egiteko parada izango dute Ibarran, Kilometroak jaialdiaren barruan. Ibilbideak, ordu erdi bat ingurukoak, herriaren erakusgarria den produktuari egiten dio goraipamena: Ibarrako piperrari. Hain zuzen ere, haren ekoizpena eta haren inguruan sortu diren erritual eta ohiturak erakutsiko dituzte ibilbidean zehar, herriko zenbait eragilerekin elkarlanean. Gaur da izena emateko azken eguna, eta animatzeko eskatu diote jendeari:. «Piperra irrikitan dago jendearen dastamenera iristeko», esan du Nagore Leon antolatzaileak.

Kilometroen jai handirako astebete falta denean egingo dute ibilaldia, aurretiaz herrian egindako lan bat kontuan hartuta. Josu Ozaita antropologo eta Kilometroen koordinatzailearen Ibarrako piparra: Piparra liburua hartu dute horretarako oinarri. «Ozaitak egin zuen liburu bat piperraren historia kontatuz, bereziki Ibarran kokatuta», dio Leonek. Liburu horretan oinarrituta, ibilbide bat sortu zuen duela urte batzuk Ibarrako Udalak, eta hori baliatu dute jaialdiko antolatzaileek egitasmoa sortzeko: «Erabaki genuen ibilbide hori bizitzea. Ibilbidea eta liburua oinarri hartuta, produktu turistiko bat sortu dugu».

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!