Aulkitik: Ainhoa Llorente

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Llorente 2015ko mar. 11a, 12:34

TAKE saskibaloi proiektua 1988ko azaroak 9an hasi zen. Nik urte horretan 11 urte bakarrik nituen, eta norbaitek esan izan bazidan saskibaloia oso garrantzitsua izango zela nire bizitzan, ez nion sinistuko. 20 urte daramatzat (erraz esaten da) saskibaloi kirol honetan murgilduta. Hau da, 20 urtez etxeko eta kanpoko partidak ikusten. Ez dakit oraindik nola nagoen bizirik.

Egia da saskibaloia ez dela kirol bat soilik, bizitzeko era bat baizik, eta TAKE-ren filosofiak oso ondo islatzen du hori.

Erraz ikusten ditugu partidak harmailetatik eta bakoitzak beti du bere iritzia. Zergatik ez dio pasa baloia libre dagoen jokalariari? Nola da posible tiro libreak huts egitea hainbeste urte pasa ondoren? Nola da posible hainbeste partida irabaztea urte hauetan arerioek kalitatea, eta fisikoki gu baina askoz gehiago izanda? Ematen du erraza dela eta denok saskibaloiko adituak garela , baino gero jokalariekin eta entrenatzaileekin hitz eginda, gauzak beste ikuspuntu batetik ikusten dira eta argudioak daudela konturatzen zara.

Nire azkenaurreko aipamena jokalarien familiakoei, neska lagunei, emaztei, lagun bereziei eta larunbatero Usabalera joaten diren pertsonei emango diet. Asko eskertzen da hainbeste jendea ikustea (gero eta gehiago) jokalarien eta entrenatzaileen ondoan. Azkenean, jokalarien arazoak, haserreak, pozak eta gora-beherak sufritzen dugunok, gu geu gara.

Aipamen berezi bat ere, bazkide txartela erosten dutenei, babesleei, eta Crowfounding-ean parte hartu duten pertsonei: hauei guztiei esker, EBA ligan jokatzea posible izan baita eta ametsa zena errealitate bihurtu dute. Espero dugu, denboraldia nola doan ikusita eta liga honek duen kalitateagatik, urte askotan maila honetan ibiltzea.

Segi dezagun TAKE osatzen dugunok bide berdinetik.

Erlazionatuak

Apoteosikoa!

M.Iraola 2015 api 22 Tolosa

Izarrak, estu eta larri

M.Iraola 2015 api 01 Tolosa

Zergatik ez amestu?

M.Iraola 2015 mar 18 Tolosa

Helburua begibistan

M.Iraola 2015 mar 11 Tolosa

Indigestiorik gabe

Mikel Iraola 2015 mar 04 Tolosa

Aulkitik: Uxue Lasa

Uxue Lasa 2015 ots 25 Tolosa

Txapela kentzeko modukoa

Mikel Iraola 2015 ots 25 Tolosa

Aulkitik: Ane Aierbe

Ane Aierbe 2015 ots 11 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!