Aulkitik: Ane Aierbe

Ane Aierbe 2015eko otsailaren 11

Igoera fase honetako aurkari parekatuenen aurka izan genuen partidua larunbatean; Goierri. Ekipoak azkenaldian izan duen beherakada ikusita, honi nolabait aurrera egiteko aukera paregabea ikusi genuen; irabazteko momentua. Gauzak honela, partidua indarrez hasi genuen, borrokatzeko gogoa bagenuen behintzat.

Hala ere, izotz eta elurrez inguratutako kantxa batean jokatzea, ez da erraza. Kantxaratu eta izerdi tanta bat botatzea kosta egin zitzaigun, are gehiago gorputza berotasunean sartzea. Robokop-en antzera ibili ginen korrika beraz, baina indarrez jarraitu genuen partidua, puntuak oso berdinduta norgehiako osoan zehar.

Azkeneko minutuak, nerbioz beteta bizi genituen, 2 gora, 3 behea, Nerearen zaplaztekoa…Eta azkenik 3 gora egin genuen!

Orain, partidua alde batera utzi eta ekipoari indarrak emateko aprobetxatu nahi dut. Hamahiruak dakigu zein nolako taldea daukagun; bai kantxa barruan eta bai kantxatik kanpo. Izugarrizko altxorra daukagu, eta zaila izan arren, hori demostratu egin behar dugu. Hainbeste urtez saskibaloiak elkartu gaitu eta hori mantendu egin behar dugu! Gure finlandesak idatzi zuen kronikako Crisen esaldia errepikatuko dut: “Si se puede, si se puede”!

Aupa neskak, dena gure esku dago!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!