Goizeko 09:00etan hasi zen partidarako bidaia. Igandea zela jakinik, batek baino gehiagok ahaztuta edukiko zuen ordu horietan esnatzea zer zen. Autobusean joan ginen, orain arteko bidaiarik luzeena zen eta. Lehenengo aldiz mahaia zegoela aprobetxatuz, nola ez, Miguel, Koldo, Goar, Alain… musean jokatzen izan ziren, elkartean baleude bezala. Bitartean besteok telebistan Moneyball pelikuloia ikusi genuen. Geldialdi azkar bat egin eta 4 orduren inguruan Valladolidera iritsi ginen.
Bertako jatetxe batean bazkaldu genuen, “kirolari menua”: entsalada, makarroiak eta oilaskoa. Partida bazkaldu eta 2 ordura zenez, hainbat taldekidek ez zuten bazkaria bukatu eta bertako langileek gutxi jan genuela zioten, taldea ezaguturik, harritzekoa.
Jatetxe ondoan jokatu genuen partidua, Pisuerga kiroldegi mitikoan. Denak txunditurik geunden, ez baitugu horrelako kantxetan jokatzeko aukera asko edukiko. Bertan, Sabonis bezalako izarrak jokatu dute, Pullenek 12 hiruko sartu zituen… igande honetan gure txanda zen.
Aldageletara sartu orduko lehen ezustekoa. Josete-ri jokatzeko zapatilak ahaztu zitzaizkion. Eskerrak Kaietek zapatila pare bat utzi zizkiola; suertez biek zenbaki bera dute, 38a… Anekdota hau alde batera utziz, orokorrean partida serioa egin genuen, puntu gutxiko partida izan zen, gutxiegi agian 4 orduko bidaia egin zutenentzat… Azken laurdeneko txakalaldiak etxeko taldeari partida irabazteko aukera eman zion, baina taldeko beteranoen puntuek garaipena Tolosara ekartzea ahalbidetu zuten.
Denboraldi ikaragarria egiten ari gara: 9-8 balantzearekin laugarren taldea gara beste lau talderekin berdinduta, zenek esango zukeen denboraldi hasieran! Ilusio, konpromiso eta lanarekin gauzak lortzen direla argi dago!
Asteburu honetan oso partida garrantzitsua aurkari zuzen baten aurka, Burgosek ez dizkigu gauzak erraz jarriko baina EBA-n tokia dugula erakutsi behar dugu! 1,2,3… TAKE!!