(H)ari naizela

Herriarteko Bertsolari Txapelketako Tolosaldeko finala entzungai

Puntutara berdindu zuten Boskatu eta Beasti taldeek, baina Boskatu taldeak egin zuen aurrera.

Tolosako Alondegia goraino beteta, 180 ikus-entzule inguru, eta Beasti taldea eta Alegiako Boskatu taldeak nor baino nor. Beasti taldean Mikel Beloki, Beñat Salbarredi eta Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Alegiako taldetik, berriz, Eneko Ontsalo, Iker Arandia eta Egoi Irazustabarrena. Alegiako gazteek irabazi zuten, puntutara berdindu bazuten ere, berdinketa hausteko zeuden irizpideak jarraituz, zortziko handiko ariketan puntu gehiago aterata.

  • 4:50 BEASTI (agurra)
  • 11:20 BOSKATU (agurra)
  • 18:15 Mikel Beloki eta Eneko Ontsalo (8ko handia)
  • 23:55 Beñat Salbarredi eta Iker Arandia (8ko txikia)
  • 28:35 Iñigo Gorostarzu "Etxorde" eta Egoi Irazustabarrena (10eko txikia)
  • 34:05 Mikel Beloki (amaierak emanda)
  • 37:15 Eneko Ontsalo (amaierak emanda)
  • 39:30 Iker Arandia (puntu-erantzunak)
  • 41:50 Iñigo Gorostarzu "Etxorde"
  • 43:40 Beñat Salbarredi eta Egoi Irazustabarrena (kopletan)
  • 47:50 Mikel Beloki (objektuari bi bertso)
  • 49:45 Eneko Ontsalo (objektuari bi bertso)
  • 51:20 Iñigo Gorostartzu "Etxorde" (lau oinak emanda)
  • 52:40 Egoi Irazustabarrena (lau oinak emanda)
  • 53:50 Beñat Salbarredi eta Iker Arandia (Iparragirren)
  • 59:55 BOSKATU (puntutan, ganbarako gaia)
  • 1:05:05 BEASTI (puntutan, ganbarako gaia)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!