(H)ari naizela

Lizartzako Txirrita Elkarteko bertso-afariko bertsoak

Nerea Elustondo eta Aitor Sarriegi izan ziren otsailaren 27an, eta librean zein herriko bertso-eskolako kideen gaiei erantzunez jardun behar izan zuten.

Lizartzako Txirrita Elkartean bertso-afaria izan zen iragan ostiralean, otsailaren 27an, eta Nerea Elustondo eta Aitor Sarriegi aritu ziren kantuan. 40 bertsozale pasatxo bildu ziren, eta bertsolarien jardun ederraz gozatu ahal izan zuten. Librean zein gaiek jarritako abiapuntuari jarraituz aritu ziren kantuan, eta irratsaioa bertako bertsoekin osatu dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!