(H)ari naizela

Beasti taldea lehen finalista, Tolosari irabazita

Tolosarrek etxean kantatu zuten arren, berastegiarrek irabazi zuten herriarteko lehen finalaurrekoa, eta hilaren 27ko Alondegiko finalean izango dira.

Tolosako HIRU tabernan izan zen lehen finalaurrekoa martxoaren 6an. 85 ikusletik gora, jantokia lepo beteta, eta sei bertsolari aurrez aurre: Jare Bengoetxea, Danel Etxeberria eta Naiara Arreseigor Tolosa taldekoak; eta Beñat Salbarredi, Mikel Beloki eta Iñigo Gorostarzu "Etxorde" Beasti taldekoak. Beasti taldekoek irabazi zuten, eta haiek dira martxoaren 27an Tolosako Alondegian jokatuko den finalera sailkatu diren lehen bertsolariak. Ostiral honetan Alegian jokatuko da bigarren finalaurrekoa.

Guk lehen finalaurreko bertsoekin osatu dugu irratsaioa:

  • 9:20 - Naiara Arreseigor eta Mikel Beloki (8H)
  • 15:35 - Danel Etxeberria eta Beñat Salbarredi (8T)
  • 20:05 - Jare Bengoetxea (oinak emanda)
  • 22:05 - Iñigo Gorostarzu "Etxorde" (oinak emanda)
  • 23:50 - Naiara Arreseigor (puntu-erantzunak)
  • 25:45 - Iñigo Gorostarzu "Etxorde" (puntu-erantzunak)
  • 27:20 - Danel Etxeberria eta Beñat Salbarredi (koplak)
  • 31:15 - Jare Bengoetxea (amaiera emanda)
  • 33:30 - Mikel Beloki (amaiera emanda)
  • 36:00 - Tolosa taldea (puntutan)
  • 40:30 - Beasti taldea (puntutan)
  • 44:15 - Agurrak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!