(H)ari naizela

Alegiako bertso-derbia gazteentzat

Boskatu eta Irazustabarrenegi taldeen arteko lehia gazteek irabazi dute, 11-10eko emaitzarekin, eta bertso-saioa ia osorik entzun dugu (H)ari Naizela irratsaioan.

100 entzule pasatxo, eta herri bi talderen arteko kidetasunak eta norgehiagokak bat egin zuten iragan ostiralean, Alegiako Gaztetxeko bertso-saioan. Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketaren baitan, Tolosaldeko hirugarren final laurdena jokatu zuten Boskatu taldeko Eneko Ontsalok, Iker Arandiak eta Egoi Irazustabarrenak; eta Irazustabarrenegi taldeko Imanol Irazustabarrenak, Felix Irazustabarrenak eta Iker Iriartek. Bi taldeetako gai-jartzaileek prestatutako gaiak Pello Olano altzotarrak eman zituen oholtza gainean.

Irratsaioan entzun diren bertsoaldiak:

  • 4:30 BOSKATU agurra
  • 9:45 IRAZUSTABARRENEGI agurra
  • 14:20 8H - Eneko Ontsalo eta Iker Iriarte
  • 19:50 8T - IKer Arandia eta Felix Irazustabarrena
  • 25:35 Oinak emanda - Felix Irazustabarrena
  • 27:20 Oinak emanda - Egoi Irazustabarrena
  • 28:55 Puntu-erantzunak - Imanol Irazustabarrena
  • 30:55 Koplak - Egoi Irazustabarrena eta Imanol Irazustabarrena
  • 31:50 Amaiera emanda - Eneko Ontsalo
  • 33:50 Amaiera emanda - Iker Irairte
  • 35:45 Puntutan - Irazustabarrenegi taldea
  • 40:20 Puntutan - Boskatu taldea
  • 46:10 Agurrak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!