(H)ari naizela

Villa Amasa eta Aiztondo bertso-derbia entzungai

100 ikus-entzule eta berdinketa izan ziren herriarteko laugarren final-laudenean, eta Aiztondo taldea igaro da hurrengo fasera.

Herriartekoa jendea ari da mugitzen, eta horren adibide izan da laugarren final-laurdena ere, 100 lagunetik gora bildu direlako Villabonako aljibean. Berdinketarekin amaitu zen bertso-saioa, eta kasu horretarako ezarrita dauden irizpideen arabera, Aiztondo taldeak lortu du finalerdietarako txartela.

Beñat Iguaran, Oihana Iguaran, Izar Zelaraine ta Aratz Arzelus izan ziren Villa-Amasa taldeko bertsolariak, eta Jexux Mari Irazu, Unai Mendizabal, Oibar Olano eta Beñat Zeberio Aiztondo taldekoak. Iñaki Gibitegi izan zen aurkezlea.

BERTSOALDIAK:

  • 4:55 Villa Amasa - agurra
  • 8:50 Aiztondo -agurra 15:20 Beñat Iguaran eta Jexux Mari Irazu -
  • 8ko handia
  • 21:00 Oibar Olano eta Aratz Arzelus -
  • 8ko txikia
  • 25:00 Izar Zelarain - lau oinak emanda
  • 26:45 Beñat Zeberio - lai oinak emanda
  • 28:20 Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal - 10eko txikia
  • 33:10 Aratz Arzelus - puntu erantzunak
  • 34:50 Jexux Mari Irazu - puntu erantzunak
  • 36:50 Unai Mendizabal - objektuari bertsoa
  • 38:30 Oihana Iguaran - objektuari bertsoa
  • 40:05 Villa Amasa - puntutan
  • 46:10 Aiztondo - puntutan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!