Jende ugari elkartu da euskal musika ibilbidean

Leyre Carrasco 2022ko urriaren 2a

Distopia, Gabezin, Andoni Ollokiegi, Goazen!, Nikotina eta Dupla taldeen txanda izan da arratsaldean, eta giro ederra sortu da kontzertuetan.

Musikaz bete da Ibarra arratsaldean, eta jende ugari bertaratu da zuzenekoaz gozatzera. 15:30etan Distopiak girotu du herriko plaza, eta bertaratu direnak elektrotxarangak eskainitako doinuekin batera Ibarran barrena murgildu dira. 16:00etan Gabezin taldearen txanda izan da ikastolan, eta ondoren Andoni Ollokiegiren musika erritmoek girotu dute Azkueko plaza.

Arratsaldeko 17:00etan festa Ibarrako plazara bueltatu da Nikotinarekin. Reggae erritmoek plaza bete dute azkenera arte. Bitartean, txikienek ere musikaz eta dantzaz gozatzeko tartea izan dute Goazeneko protagonistekin ikastolan. Eta Duplaren musikaz gozatzeko aukera ere izan da 18:00etan, Emeterio Arresen. Horiek izan dira, hain zuzen, euskal musikaren ibilbideari amaiera eman diotenak.

Erlazionatuak

Musikaz bete da Ibarra

Leyre Carrasco 2022 urr 02 Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!