Gazteak erronkan

Ataria 2022ko urriaren 2a

Gaurko ekintzak oso parte-hartzaileak izan dira eta horren erakusle Erronkak bildu duen jende kopurua.

Gipuzkoako 19 ikastolen arteko jolas topaketa da Erronka eta herriko hainbat txokotan egin dituzte probak. 300 gaztek hartu dute parte. Uzturpe ikastolak irabazi du azkenean eta berak eskuratu ditu jokoan zeuden 1.000 euroak. Bigarren eta hirugarren postuak partekatu egin dituzte, izan ere, Arizmendi eta Orereta ikastoletako gazteek 21na puntu eskuratu dituzte eta 500 eta 300 euro jasoko dituzte.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!