Kilometroetara iritsi dira itsas lapurrak

Leyre Carrasco 2022ko urriaren 2a

Dantzaren bidez garai bateko itsasertzeetako bizitza irudikatu nahi izan du Alurr dantza taldeak arratsaldean Emeterio Arresen eskaini duen emanaldiarekin.

Dantzaz eta euskal kulturaz gozatzeko tartea ere izan da arratsaldean Emeterio Arresen, eta giro ederra sortu da bertan. Izan ere, Aiert Beobideren zuzendaritzapean Alurr dantza taldeak  'Itsas Lapurrak' izeneko emanaldia eskaini du. Dantzaren bidez garai bateko itsasertzeetako bizitza irudikatu, itsasontzien joan etorriek sortzen zuren kultura ezberdinen arteko elkarbizitza azaldu eta itsas gizon eta emakumeen artean presentzia handia izan duten sineskerietan sakondu dute dantzariek.

Erlazionatuak

'Itsas lapurrak' emanaldia

Leyre Carrasco 2022 urr 02 Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!