Adimena lantzen

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko urriaren 2a

Sormenerako aukera izan da Ibarrako txoko ezberdinetan. Tailerrek, hitzaldiek eta erakusketek herritar ugari erakarri dituzte, eta parte hartzera ere animatu dira zenbait.

Ibarrako Kilometroak festan, sormen gune bilakatu dira Emeterio Arrese plaza, Azkue auzoa eta herriko beste hainbat txoko. Kilometroak festaren eredu berrian, lehen aldiz antolatu dituzte hitzaldiak. Batzuk Uzturpe Ikastolan izan dira, beste batzuk, berriz, herriko plazatik gertu, kultur etxean eta Txontxo lokalean. Hala ere, ez dute esperotako erantzuna izan.

Bestetik, Azkue auzoan, artisauen azoka izan da. Dozena bat postu baino gehiago jarri dituzte, eta bertaratu direnek era guztietako produktuak erosteko aukera izan dute. Gune berean, Irribartea eskultura erakusketa jarri dute ikusgai, eta haur nahiz gaztetxoek eskultura propioak egin ahal izan dituzte. Asko animatu dira lan horiek egitera. Azkuen bertan, Harituz Bertsozale taldeak antolatuta, bertso tailerra egiteko asmoa zuten, baina ez du erantzunik izan, eta azkenean, Ane Beloki eta Maialen Akizu bertsolariek, bertso saio bat inprobisatu behar izan dute.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!