Triparen gozagarri

Eneritz Maiz Etxarri 2022ko urriaren 2a

Euskaldunok janaren bueltan elkartzeko ohitura dugu, eta Kilometroek ere horren bueltan elkartzeko aukera ematen dute. Plaza edo gune ezberdinak bazuen bere gastronomiaren txokoa, eta aukera ezberdinak izan dira aukeratzeko. Edo batetik bestera dastatuz tripa betetzeko.

Goiza poliki-poliki hasi da, eta hamaiketakoko txorizo pintxoek ogitartekoei eman die erreleboa. Plazan, Ibarrako piperra izan da protagonista, eta zaleek modu ezberdinetara jan ahal izan dute piperra. 

Ez da ezer faltatu Ibarran jateko. Gustukoa aurkitzeko aukera izan da, batean edo bestean. Arrain parrila, Irribarra entsalada, ogitartekoak, eusko label pintxoak, piper dastaketa, kantu bazkaria, herri bazkaria, taloak,...  Gosea asetzeko adina.

Zutik edo eserita. Aulkian edo lurrean. Adineko, haur edo gazte. Lagun artean edo familian. Guztiek jan dute Ibarran. Edozein garai eta edozein txoko izan da tripari plazer txikiak emateko gune.

Erlazionatuak

Mokadu goxoak eskura

Eneritz Maiz Etxarri 2022 urr 02 Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!