"Hasierako guraso eta irakasle haiengatik gaude gaur hemen"

Ataria 2022ko urriaren 2a

Urduri esnatu da Igor Zapirain Ibarrako alkatea, baina jendearen lanari esker dena kontrolpean dagoela adierazi du, eta goiza oso gustura igarotzen ari dela.

Zapirainek gogoratu duenez, udala eta ikastola oso loturik daude, izan ere, "herriko eskola bakarra da ikastola, eta oso txertatua dago Ibarran. Gure artean harremanak oso zuzenekoak dira. Azkenean, denok familia bat osatzen dugu".

Kilometroen hasierako ekitaldian, Ibarrako alkateak ikastolaren sortzaileak izan ditu gogoan: "Guraso eta irakasle haien lana azpimarratu nahi nuen, izan ere, urte oso gogorretan aritu ziren lanean, frankismo garaietan. Beste hainbat herritan bezala, euskara helburu hartuta, gogor aritu ziren lanean eta aurrera atera zuten. Gaur, hemen, horregatik gaude".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!