"Erakundeen babesa beharrezkoa da"

Ataria 2022ko urriaren 2a

Kike Amonarriz Topaguneko lehendakaria eta Igor Agirre Galtzaundiko zuzendariak "indar metaketaren" beharraz hitz egin dute.

Kike Amonarrizek berriro ere festak egiteko aukera izatea azpimarratu du lehenik. Ondoren, euskarari bultzada sendoa egitea ezinbestekoa dela esan du. "Herri gogo hau funtsezkoa da, baina bakarrik ezin da utzi, erakundeen babesa beharrezkoa da".

Igor Agirrek "komunitate" hitza izan du gogoan. "Ekitaldian behin eta berriz erabili dute hitz hori, eta ezinbestekoa da. Urte osoan Ibarran jende piloa ibili da lanean. Giza antolakuntza horrek erakundeak alboan behar ditu, komunitate hori indartsuagoa izan dadin. Horrelako egunak aproposak dira horretarako".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!