"Euskararen aldeko eguna egunero da"

Ataria 2022ko urriaren 2a

Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuak badaki zer diren Kilometroak antolatzea, irakasle bezala lan horretan ibilia baita. "Herriarentzat eta ikastolarentzat oso ekitaldi polita da", esan du tolosarrak Ataria Irratiaren mikrofonoetan.

Ekitaldi ofiziala amaitu ondoren, gozatzen ari dela adierazi du Bildarratzek. "Orain, lagunekin herrian zehar ibiliko gara, giroaz gozatzeko helburuz". Euskararen alde egiteko eguna ez, hori egunero dela gogoratu du Hezkuntza Sailburuak eta politikarien arteko eztabaidak "mitifikatu" egiten direla esan du, apirilaren 7an Hezkuntzaren inguruko adostasuna adibidetzat jarriz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!