Zure Irribarra erakusteak saria dakar

Ataria 2022ko ira. 30a, 18:00

Animatu eta igo zuk ere zure argazkia!

IRRIBARRA lehiaketan Tolosaldean bizi den edo eskualdearekin harremana duen edonork har dezake parte, Atarikide izan edo ez izan. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia ondorengo lerroetan azalduko ditugu:

Argazkiak Ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako aplikazioaren bidez bidaliko dira eta Ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai. 

Argazkiak bidaltzeko epea: urriaren 2tik 4eko 12:00ak arte.

Argazkiaren ezaugarriak:

  • IRRIBARRA izango da argazkiaren gaia.
  • Argazkiak 2022ko Kilometroak egunean (urriak 2) Ibarran ateratakoa beharko du izan.
  • Bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea.
  • Argazkian adin txikiko pertsonak azaltzen badira, bidaltzaileak argazkia igotzeko baimena beharko du izan.

Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

  • Egilearen izen-abizenak.
  • Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
  • Atarikidea bazara, harpide zenbakia izenarekin batera jarri.

Saridunak:

  • Atarikide izan edo ez, edonork har dezake parte lehiaketan.
  • Parte hartzaile guztiek aukera berdinak izateko, saridunak zozketa bidez aukeratuko dira.
  • Atariako epaimahaiak egingo du zozketa urriaren 4an, 12:30etan.

Saria:

  • Ibarrako Danon Txokoa tabernan 2 lagunentzat eguneko menu bikoitza zozkatuko da.

Irabazleak:

  • Argazki irabazlea eta honen egilearen izen-abizenak urriaren 5ean Ataria egunkarian eta Ataria.eus webgunean argitaratuko dira.

Argazkiak:

  • Jasotako argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!