Urriaren 2ko Kilometroetan boluntario aritzeko deia

Ataria 2022ko irailaren 15a

Ibarrak milaka bisitari jasoko ditu eta Uzturpe ikastolak lanerako jendea behar du; eskualdeko herritarrei egin die dei.

Ibarrako Uzturpe ikastola ari da Kilometroak festa antolatzen. Urriaren 2an izango da eta boluntarioak behar dituzte. «Eskualdeko herritarrei deialdia egin nahi diegu laguntzeko nahi duten eremuan. Txanda asko daude eta boluntario asko behar direnez, denon laguntza beharko dugu». Prest egonez gero 606 434 178 (Iker) telefono zenbakira deitu behar da, igibelalde@uzturpe.eus helbidera idatzi edo formulario hau bete.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!