Kilometroak 2022 ekitaldiko antolatzaileek martxan jarri dute artisau postuak jarri ahal izateko artisauek egin beharreko eskaera deialdia. 15-20 postu inguru jarri nahi dituzte, 10:00etatik 19:00etara, Azkue kalean (zirkuito barruan).
Hautatua izateko, kontuan hartuko dituzte kalitatea eta lan ezberdinen erakusketa egitea. Gainera, lehentasuna izango dute Ibarrako eta Tolosaldeko herritarrek, lehenik, ondoren, Gipuzkoakoek, eta azkenik, Euskal Herriko beste lurraldeetakoek.
Horretarako, baina, zenbait baldintza bete behar dituzte artisauek:
- Bakoitzak mahaia, aulkia, karpa eta behar duen azpiegitura jarri beharko du.
- Gutxi gorabehera, 3-4 metroko (10 metro karratuko) espazioa izango du postua jartzeko.
- Norberak egindako lanak soilik aurkeztuko dira.
- Baimendutako titularra arduratuko da postuaz; baimenak pertsonalak dira eta ezin zaizkio beste inori eman. Edozein arrazoirengatik titularrak parte hartu ezingo balu, lehen bai lehen abisatu behar die antolatzaileei.
- Goizeko 8:00etarako gunean egon behar da, 10:00etan martxan hasteko.
- Egunean zehar artisau lanen erakustaldiak egingo dira.
- Egokitutako lekua errespetatu behar da.
- Garraioa 9:00ak baino lehen atera behar da azoka gunetik, eta antolatzaileek egokitutako aparkalekura eraman.
- Amaitutakoan, erabilitako lekua garbi eta txukun utzi behar da.
- Azoka bukatutakoan, salmentaren arabera, artisauak bere borondate-txanponak eskainiko dizkio Kilometroak 2022 Jaiaren antolaketari.
Behin irizpide horiek onartuta, ondorengo epeak izango dituzte artisauek postuaren eskaria behar bezala egiteko:
- Irailak 5: Eskaerak egiteko epea amaituko da.
- Irailak 12: Artisauen behin-behineko zerrenda.
- Irailak 15: Artisau zerrenda finkoa.
- Irailak 18: Onarpen eskutitzak, baldintzak eta baimen txartelak bidaliko zaizkie artisauei.
Kilometroak 2022 festako antolakuntzarekin harremanetan jarri nahi duten artisauek edo urriaren 2an postua jartzeko asmoa duten horiek, ikureskuz@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dute mezua.