Ibarrako San Bartolome jaiak gertu dira, eta herriko festak aprobetxatuz, herritarrentzat Kilometroak gune txiki bat sortuko dute bertan. San Inazio auzoan dagoen Bizi Nahi elkartea hartuko dute, eta bertan, taberna eta jantokia irekiko dute. Terraza, parrilla, otorduak eta musika izango dira gerturatzen diren guztientzat. Jantokia abuztuaren 23tik 27ra egongo da irekita.