Irribarrez hasi dituzte Izaskun auzoko festak

Jon Miranda Labaien 2022ko ekainaren 4a

Gaur abiatu dira Izaskun auzoko festak Ibarran. Mendi ibilaldi berezia antolatu du Uzturpe ikastolak Kilometroak festaren harira eta bidean hainbat emanaldi ikusi ahal izan dituzte parte hartzaileek.

Izaskun auzoko festak abiatu dira gaur Ibarran. Lehen egunerako Izaskun Kulturala antolatu du Uzturpe ikastolak Kilometroak festaren alde. 09:30ean Izaskundik bertatik mendi ibilaldi bat abiatu da eta 100 pertsona inguruk hartu dute parte bertan. Ibilaldian zehar, hainbat sorpresa izan dituzte parte hartzaileek. Loatzo musika eskolako musikariak edota Numen taldeko dantzariak atera bidera eta pintxoez gozatzeko aukera izan da. Irene Caminosek, berriz, erakustaldia egin du ibilaldiaren amaieran. 

Norberak eramandakoarekin bazkaltzeko aukera izan dute ondoren eta bazkalostean umeentzako jolasak egingo dira. 17:00etatik aurrera musika emanaldia izango da, besteak beste, Andoni Ollokiegirekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!