45 taldek parte hartu dute Ibarrako II. Orientazio Proban

Leyre Carrasco 2022ko maiatzaren 22a

Ibilbide luzean 16 talde eta ibilbide motzean 29 talde izan dira bigarren edizio honetan parte hartzera animatu direnak.

Goizeko 09:30etan abitu dira lau orduko proba luzea osatu duten 16 talde, eta 10:30ak aldera, berriz, beste 25 taldek proba motzari eman diote hasiera. Guztira 45 talde izan dira Ibarrako Bidetxur mendi taldeak antolatu duen II. Orientazio Proba Herrikoia egitera animatu direnak. Talde bakoitza Ibarra inguruko parajeen barrena ibili da mapa baten laguntzarekin, herriko plazara iritsi diren arte. Bertan, bero zakarrari aurre egiteko merendola txiki bat izan dute zain, hainbat jaki eta edari freskoekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!