II. Orientazio Proba egingo dute hilaren 22an

Ataria 2022ko maiatzaren 12a

Bi ibilbide izango dira aukeran, eta izena emateko azken eguna maiatzaren 18a izango da.

Ibarrako Bidetxur mendi taldeak II. Orientazio Proba Herrikoia antolatu du hilaren 22rako. 2-4 pertsonez osatutako taldeak osatuz parte hartzera animatu dituzte herritarrak. 09:30ean abiatuko dira lau orduko iraupena izango duen ibilbidea luzea egingo dutenak eta 10:30ean ibilbide motza, bi ordukoa, egingo dutenak. 12 urtez beherakoek heldu batez lagunduta parte hartu beharko dute eta 16 urtez azpikoek ibilbide luzean ere, heldu baten laguntzarekin.
 
Ekimena Kilometroen aldekoa izango da, eta Uzturpe ikastolarekin elkarlanean antolatu dute. Izena emateko azken eguna maiatzaren 18a izango da, eta edozein zalantzetarako bidetxuribarra@gmail.com helbidera idatzi beharko da.
 
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!