Maiatzaren 28an ikusi ahal izango da aurtengo Kilometroetako bideoklipa. Horretarako, azken egunetan aritu dira grabaketak egiten Ibarran. Gaur, esaterako, herriko plazan aritu dira irudiak hartzen. Maiatzeko aurkezpena ikastolako ikasle ohiekin egingo duten bazkariaren ostean egingo dutela azaldu dute. Bazkariaren aurretik, hilaren 13an, munduko gastronomien topaketa egingo dute plazako estalpean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?