'Eskulturak' dantza ikuskizunak ireki du Irribartea erakusketa

Ataria 2022ko apirilaren 29a

Alurr dantza taldeko dantzariek eman zioten hasiera atzo, Irribartea erakusketari. Kilometroen barruan antolatutako euskal eskultoreen erakusketa da Irribartea eta kultur etxean egongo da ikusgai maiatzaren 13a bitarte.

Euskal eskultoreen erakusketa inauguratu zuten atzo. Kilometroen barruko egitasmoa da Irribartea eta 40 bat euskal eskultoreren formatu txikiko eskulturak biltzen ditu. Inaugurazio ekitaldia Alurr dantza taldekoen Eskulturak ikuskizunarekin hasi zen eta ondoren erakusketa ikustera joan ziren. "Kilometroek euskal eskultoreei bere sormena zabal dezaten bide eman nahi izan die, artea, euskara eta Irribarra kontzeptuen txertaketaz Irribartea abian jarriz".  

 

Irribartea erakusketa maiatzaren 13a bitarte egongo da zabalik, Ibarrako kultur etxean. Goizez ikastetxeek bisitatu ahalko dute eta arratsaldean gainontzeko herritarrek 16:00etatik 20:00tara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!