Argazki galeria

"Azti, prest, irribarra!"

Ataria 2022ko mar. 19a, 20:56

Kilometroak eta Almitza sega elkarteak elkarlanean, herri kirol erakustaldia antolatu dute, arratsaldean, Ibarrako plazan; kirolarien lanaz gozatzeaz gain, Almitzaren ibilbidea iruditan ikusteko aukera izan dute bertaratu direnek.

Kilometroak eta Almitza sega elkarteak elkarlanean antolatuta, euskal kulturarekin eta euskararekin lotura zuzena duen ekimena burutu dute, Kilometroen barruan, Ibarrako plazako frontoian: herri kirol erakustaldia. Sokatiran, trontzan eta aizkoran aritu dira herriko nahiz inguruko zenbait kirolari. Horrez gain, Almitzaren ibilbidea iruditan ikusteko aukera izan da, eta bertsolariak ere izan dira plazan. Ibartar ugari gerturatu da ikuskizunaz gozatzera, baita inguruko herrietatik ere. Ondoren, afari herrikoia egingo dute.

Ibarrako sokatira taldeak erakustaldia eskaini du, eta gainerako kiroletan, emakume eta gizonek osatutako bikoteak aritu dira nor baino nor; batzuek, gainera, kirol bat baino gehiagotan hartu dute parte. Trontzan, Ainara Otamendi eta Mikel Lizartza, Jon Otegi eta Alaitz Imaz, Arkaitz Jauregi eta Uxue Ansorregi, eta Julen Gabirondo eta Irati Astondoa aritu dira; aizkoran, berriz, Migel Mari Jauregi Altzo eta Irati Astondoa, eta Uxue Ansorregi eta Julen Gabirondo.

Aurten, Kilometroak Ibarran egingo direla aprobetxatuz neguko jaialdia bertan antolatzea erabaki dute. Almitzak urte askoan hartu izan du parte Kilometroetan, eta gaurkoan, elkartea bera ezagutaraztea izan da helburua; eskualdean segalari dezente dabiltza, eta segalaritzak nazioarteko lehia horretan egin duen lana nabarmendu nahi izan dute. Gainera, Almitza eta Ibarraren arteko harremanean bitxikeria bat ekarri dute gogora: Almitzak nazioarteko txapelketetan parte hartzen du eta bitxia da lortutako posturik onena, lehen postua, ibartar emakumezko batek lortu zuela, 1999an, Eslovenian.

 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!