Jaso du lekukoa

Ataria 2021eko urriaren 3a

Kilometroak jaiaren lekukoa jaso du Ibarrako Uzturpe ikastolak.

Ordizian, Lazkaon eta Beasainen egin dute ikastolen aldeko jaia gaur, eta ekitaldian  Uzturpe ikastolari pasa diote lekukoa. Izan ere, datorren urteko Kilometroak antolatzeko ardura izango du Ibarrako ikastolak.

Ibarrako hainbat ordezkari izan dira gaurko jaian, eta pozik azaldu dira lekukoa hartzean: "Denbora luzez estalita egon diren irribarre guzti horiek azaleratzen saiatuko gara maitasun guztiarekin. Ohorea, ardura eta erronka!".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!