Uzturpeko ikasleak Kilometroak festari buruzko ideiak biltzen aritu dira

Ataria 2021eko urriaren 1a

Igandean jasoko du lekukoa Ibarrako Uzturpe ikastolak, eta gaur herritarrekin aurreko astean eginiko dinamika errepikatu dute.

Datorren urtean Kilometroak antolatzeko arduraren lekukoa jasoko du Uzturpe ikastolak igandean, aurtengo festa ospatuko duten Beasain, Lazkao eta Ordiziaren eskutik.

Lekukoa jaso aurretik, baina, Uzturpe ikastola hasia da bidea egiten, izan ere pasa den ostiralean egin zuen KMK urtea hasteko lehen ekitaldia. Hain justu, pintxo tertulia egin zuten, herritarren artean urte bereziari forma eman eta nolako urtea nahi duten irudikatzeko.

Bada, pasa den astean herritarrekin egin zuten bezala, gaur goizean Uzturpe ikastolako DBHko ikasleekin errepikatu dute dinamika, eta 2022ko urriaren 2ko egunari lotutako ideiak biltzen aritu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!