Ibartarrak  hasi dira 2022ko KMK amesten

Ataria 2021eko irailaren 27a

KMK 2022, Ibarra 22 1632745685533
KMK 2022, Ibarra 1 1632745675961
KMK 2022, Ibarra 2 1632745676498
KMK 2022, Ibarra 3 1632745676871
KMK 2022, Ibarra 4 1632745677301
KMK 2022, Ibarra 5 1632745677839
KMK 2022, Ibarra 6 1632745678403
KMK 2022, Ibarra 7 1632745678978
KMK 2022, Ibarra 8 1632745679801
KMK 2022, Ibarra 9 1632745680249
KMK 2022, Ibarra 10 1632745680614
KMK 2022, Ibarra 11 1632745680992
KMK 2022, Ibarra 12 1632745681374
KMK 2022, Ibarra 13 1632745681807
KMK 2022, Ibarra 14 1632745682244
KMK 2022, Ibarra 15 1632745682614
KMK 2022, Ibarra 16 1632745683111
KMK 2022, Ibarra 17 1632745683530
KMK 2022, Ibarra 18 1632745683916
KMK 2022, Ibarra 19 1632745684417
KMK 2022, Ibarra 20 1632745684792
KMK 2022, Ibarra 21 1632745685179
KMK 2022, Ibarra 23 1632745685880
KMK 2022, Ibarra 24 1632745686255

Ibarrako Uzturpe ikastolak du datorren urteko Kilometroak antolatzeko ardura, eta hasi dira jada guztia lotzen; pintxo tertulia batekin eman diote hasiera prozesuari .

Ez da lehen aldia Ibarrak Kilometroak festa bat antolatzeko ardura duela, baina oraingoan desberdina izango da, herrikoiagoa izango da. Izan ere, 1998. urtean Tolosa eta Anoetarekin batera izan zuen zeregin hori, eta oraingoan bakarrik egin beharko du. «Ibarrak badu bereizgarri bat eta da herriko ikastetxe bakarra dela Uzturpe ikastola eta herritarrek  atxikimendu handia dute. 2022ko KMK herriko festa izango da eta eragileekin eta herritarrekin batera egingo dugu», esan du Josu Ozaita ekimeneko koordinatzaileak. 

Uzturpek asteburuan jasoko du lekukoa; igandean ospatuko dute aurtengo Kilometroak festa Beasain, Lazkao eta Ordiziak. Lanean hasiak dira jada, hala ere; ostiralean pintxo tertulia batekin bota zuten txupinazoa eta lanez eta ilusioz betetako urteari eman zioten hasiera. «Pintxo tertulia KMK urtea hasteko lehen ekitaldia izan da, eta asmoa izan da herritarren artean forma ematea urte berezi honi, eta irudikatzea nolako urtea izatea nahi dugun. 2022ko urriaren 2ko egunari lotutako ideia batzuk bildu nahi izan ditugu ere».

Ikastolako irakasleak eta irakasle ohiak, ikasle eta ikasle ohiak, eta gurasoak bildu ziren plazako aterpean, eta elkarmotibatzeko aukera izan zutela esan du Ozaitak. «Ikastolan sartu naizenetik konturatu naiz gogotsu daudela, jende gazte mordo bat dago, eta oso motibagarria izaten ari da».  

Eredu berria
Urte batzuk pasa dira Kilometroetako arduradunek eredu berri baten inguruan hitz egiten hasi zirela, baina pandemia medio, ez da erabateko jauzia eman oraindik. Ozaitak esan du Ibarrakoa erabakigarria izango dela zentzu horretan, «eredu berriaren inguruan ari gara lanean eta praktikara eramango den lehen aldia izango da Ibarrakoa. Guk erabaki behar dugu hala ere, zein forma eman nahi diogun eta horretarako guztion ekarpenak dira garrantzitsuak». 

Urteko ekitaldiak egongo direla aurreratu du eta urriaren 2an bertan ikastola zer den islatzen saiatuko direla, bestelako festa bat eginez. «Urriaren 2a biltzeko eguna izango da, baina arreta kalitatean jarri nahi dugu. Egun berezia izatea nahi dugu eta guztion artean egin nahi dugu». 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!