abu 13, 22:05 Aduna
Ataria TBHasi dira Adunako Andre Mari festak; aurten, Tokapelotas kuadrillaren eskutik. Pregoian zenbait mezu bota dizkiete herritarrei. Tartean, aitortza egin diete herriko pilotariei eta Izaro Etxarri txirrindulariari. Suziria lehertu orduko, balkoitik gozokiak eta baloi erraldoiak botatzen hasi dira. Aldi berean, buruhandiak atera dira udaletxetik.