Adunako jaiak 2026

Etzi izango da Adunako festetako herri afarirako txartelak erosteko azken eguna

Tolosaldeko Ataria

Abuztuaren 13an (osteguna) izango da Andre Mari jaietako herri afaria, eta txartelak salgai daude Txantxane kafetegian; asteazkena izango da azken eguna. Bi menu daude aukeran: haurrena eta helduena.

Abuztuaren 13an hasiko dira Adunako Andre Mari jaiak, eta egun horretan bertan herri afaria egingo dute Euskal Parrillaren eskutik. Bi menu izango dira aukeran: helduena eta haurrena. Txartelak salgai daude Txantxane kafetegian; asteazkena izango da azken eguna.

Helduak: 30 euro.

  • Iberikoak
  • Entsalada nahasia
  • Zapoa parrillan
  • Txerri saiheskia parrillan
  • Goxua
  • Ogia, kafea eta edariak

Haurrak: 12 euro.

  • Iberikoak
  • Urdaiazpiko kroketak
  • Hanburgesak parrillan patatekin
  • Izozkia
  • Ogia eta edaria

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!