Ataria TB

Txupinazo batek izan dezakeen guztia izan du Adunako jaietakoak

Josu Artutxa Dorronsoro 2026ko abuztuaren 13a

Hasi dira Adunako Andre Mari festak; aurten, Tokapelotas kuadrillaren eskutik. Pregoian zenbait mezu bota dizkiete herritarrei. Tartean, aitortza egin diete herriko pilotariei eta Izaro Etxarri txirrindulariari. Suziria lehertu orduko, balkoitik gozokiak eta baloi erraldoiak botatzen hasi dira. Aldi berean, buruhandiak atera dira udaletxetik.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!