Anoetako festak, 2014

Aparrez busti dira gaur anoetarrak

Maier Ugartemendia 2014ko ekainaren 20a

Atzoko mozorroak jasotzeko zituzten batzuek oraindik, gaur goizeko esku pilota txapelketarekin gaurko egunari hasiera eman diotenean Anoetan

Anoetan festak ez du etenik. Atzoko umeen eta mozorroen egunaren ostean, gaur ere ekitaldiz beteta dute eguna anoetarrek. Batzuek atzoko mozorroak jasotzeko zituzten pilotariak esku pilota txapelketako finala jokatzera pilotalekura joan direnean. Txapelketaren ostean herriko jubilatuen txanda iritsi da, toka txapelketa jokatu baitute.

Hala ere, gaurko giro sargoria kontuan izanda zalantzarik gabe gehien gozatu dutenak txikienak izan dira. Euren bainujantziak jantzi eta plazan apar bainu ederra hartu baitute. Giro aproposa egiten zuen busti-busti egiteko.

Arratsaldean ere festan jarraituko dute. 18:00etan Loatzoko ikasleen kontzertua izango da plazan. Ondoren, lehen aldiz musikazaleen kalejira izango da, eta arratsaldea amaitzeko buruhandi eta erraldoien kalejira. Gauean, berriz, bertso saio bikaina izango da pilotalekuan. 00:30ean Ki Sap eta Aarond.D.Selekta taldeen kontzertua ere izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!