Anoetako festak, 2014

Dantzari txikiek hartu dute Anoeta

Ataria 2014ko ekainaren 15a

Anoetako jaiak hasi besterik ez dira egin, baina jada ekitaldi asko izan dituzte. Ostiralean Anitz dantza taldearen emanaldia izan zuten eta atzo, kuadrillen eguna ospatu zuten. Gaur berriz dantzari txikien eguna izan dute. Goizean kalez kale eskaini dituzte emanaldiak, eta ondoren, plazan bildu dira. Kultur aniztasunaren azoka ere izan dute plazan, hainbat jatorritako anoetarren partaidetzarekin.

Arratsaldean zaldi lasterketa izango dute kiroldegi ondoan, eta gero jatorri desberdinetako anoetarrek dantza emanaldia eskainiko dute. Taloak ere banatuko dituzte. Asteazkenean jarraituko du jaiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!