Anoetako festak, 2014

Herriko festen iragarle den kukuaren kantua gertu sumatzen hasi dira anoetarrak

Maier Ugartemendia 2014ko eka. 11a, 08:30

Hilaren 13an hasi eta San Joan egunera arte luzatuko dira aurtengo festak

Korputs eguna gerturatzen ari da, eta horrek Anoetako festak ere gertu direla esan nahi du. Etzi, ostiralean bertan, hasiko dira festa giroan murgiltzen anoetarrak, urtero bezala, Anitz dantza taldeak kiroldegian eskainiko duen emanaldiarekin. Hilaren 24ra arte festa izango da protagonista. Lehen asteburuko emanaldien ostean, hilaren 18an ekingo diote berriro ere festari. Egun horretan jaitsiko da herriko ikur eta festen iragarle den kukua, eta horrekin batera Anoetako Gazte Asanbladako belaunaldi desberdinetako partaideak izango dira pregoilari, gaztetxearen XV. urteurrenaren harira.
Aurtengo beste berezitasunetako bat bazkari eta afarietarako zero zabor filosofiarekin bat eginez deialdi berezi bat egin du udalak. Kuadrillen eguneko bazkarian eta hilaren 21eko eta 23ko herri afarietan kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, basoak eta ezpainzapiak eraman beharko dituzte. Eta paperezko edo plastikozko materialak saihestea gomendatzen dute, gainera.
Izen emateei dagokienez aipatu behar da, hilaren 19an, ostegunean egingo den saiheski jaterako tiketak salgai daudela herriko taberna guztietan. Hilaren 21ean eta 23an egingo diren afarietarako, berriz, izena udaletxean edo liburutegian eman behar da, hilaren 13a, datorren ostirala baino lehen.

Ikurrinaren aldeko deia
Anoetako Bai Euskal Herriarik eta Gazte Asanbladak festetan ikurrinaren alde egingo dituzten ekimenen berri eman dute. Izan ere, ez dute «bandera espainiarrik nahi herrian», eurentzat «edukirik gabeko ikur huts bat baita». Horregatik, eurek ikurrinaren aldeko aldarrikapena egin nahi dute, eta anoetar guztiei dei egin diete eurekin batera etxeetako leiho eta balkoietan ikurrina jartzeko. Ikurrinak udaletxean har daitezke dohainik.   
Horrez gain, Anoetako festetan hilaren 21ean, 23:30ean, plazara gerturatu eta ikurrin-dantza herritarrean parte hartzeko deia ere egin dute.

EGITARAUA
EKAINAK 13, OSTIRALA
22:30. Anoetako Anitz dantza taldearen emanaldia kiroldegian. Loatzo musika eskolak, herriko musikariek eta bertsolariek hartuko dute parte.
EKAINAK 14, LARUNBATA
KUADRILLEN EGUNA
10:00. Herri krosa umeentzat plazan, eta segidan helduentzat.
12:00. Kuadrillen eguneko txupinazoa eta kalejira.
14:00. Kuadrillen bazkaria frontoian.
16:30. Kuadrillen arteko jokoak plazan.
19:00. Kuadrillen poteo animatua, Skandaluerekin.
21:00. Kuadrillen afaria, frontoian.
23:30. Tximeleta erromeria taldea..
EKAINAK 15, IGANDEA
DANTZARI TXIKI EGUNA
10:00. Eskualdeko herrietako dantza taldeen kalejira.
12:00. Kultur aniztasunaren azoka plazan.
12:30. Dantza taldeen emanaldia.
17:00. Zaldi lasterketa kiroldegi ondoan.
18:30. Dantza emanaldia: jatorri desberdinetako anoetarren dantzak. Anitz dantza taldeak parte hartuko du. Bitartean, taloak dastatzeko aukera ere izango da.
EKAINAK 18, ASTEAZKENA
18:55. Herriko txalapartariek kukuaren etorrera iragarriko dute.
19:00. Herriko plazan txupinazoa. Kukuaren jaitsiera kanpai hotsekin eta danborrada Loatzo txarangarekin.
20:00. Sardina jatea plazan, Kuku elkarteak antolatuta eta Loatzoko trikitilariek alaiturik.
23:00. Ai ene! erromeria taldea.
EKAINAK 19, OSTEGUNA
KORPUTS EGUNA, UMEEN EGUNA ETA MOZORRO EGUNA
10:30-13:30. Ume eta gaztetxoentzat parkea plazan.
17:00. Irrien Lagunak-en Arrantzara dantzan! ikuskizuna plazan.
18:00. Txokolate jatea plazan, Osinzulo Jolastokiak antolaturik.
18:45. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
21:00. Saiheski jatea plazan, ezker abertzaleak antolaturik.
00:00. Iratzar erromeria taldea.
EKAINAK 20, OSTIRALA
10:00. XVII. Esku Pilotako Herri Txapelketako finalak. Udal pilota eskolak antolaturik.
11:00. Herriko jubilatuen arteko Toka Txapelketa plazan, Alkartasuna elkarteak antolaturik.
12:30. Apar festa umeentzat.
18:00. Loatzoko ikasleen kontzertua plazan.
19:00. Musikazaleon kontzertua.
19:30. Buruhandi eta erraldoiak.
22:30. Bertso saioa frontoian: Miren Amuriza, Angel Mari Peñagarikano, Uxue Alberdi, Igor Elortza, Alaia Martin eta Iker Zubeldia. Gai jartzaile: Amaia Agirre.
00:30. Ki sap eta Aaron.D.Selekta taldeen kontzertua plazan.
EKAINAK 21, LARUNBATA
GAZTE EGUNA
11:00. Ume jolasak plazan, Kulki taldearekin: Artzain jolasak.
12:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
15:30. Mus txapelketa Giraldo tabernan.
17:30. Herri kirolak plazan.
18:30. Gazteen kalejira dantzan.
21:00. Herri afaria frontoian
23:30. Gazteen dantzan plazan.
Ondoren. Kontzertua : Tajon Prieto y Los Kuajolotes. Ondoren, DJ Bag.
EKAINAK 22, IGANDEA
11:00. Txantxariak: jolas musikatuak umeentzat.
12:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
17:00. Pala txapelketako finalak, Kuku pilota elkarteak antolaturik.
19:00. Sagardo dastaketa, txorizo egosia eta gazta pintxoekin, Kuku elkarteak antolaturik.
19:00. Erromeria plazan, Imuntzo eta Belokirekin, 20:30ak arte.
21:00. Kukuaren igoera.
23:00. Imuntzo eta Belokiren emanaldiaren jarraipena.
EKAINAK 23, ASTELEHENA
SAN JOAN BEZPERA
18:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
20:30. Herri afaria plazan.
22:15. Txalapartariek San Joan bezperako suaren jaia iragarriko dute.
Ondoren. Suaren inguruan San Joan Zortziko kantuak eta erromeria ahosoinuarekin.
EKAINAK 24, ASTEARTEA
SAN JOAN EGUNA ETA ADINDUEN EGUNA
12:00. Meza adinduei eskainia. Ondoren. Herriko dantzariek agurra dantzatuko dute, adinduen  omenez.
14:00. Herriko adinduen eta pentsiodunen bazkaria Zuloaga Txiki jatetxean. Bazkalostean, Amaia Agirre eta Txomin Azpiroz bertsolariak ariko dira.
Ondoren. Dantzaldia izango da.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!