Anoetako festak, 2014

XV. urteurrena ospatu berri duten gazte asanbladako kideak izan dira Anoetan pregoilari

Maier Ugartemendia 2014ko ekainaren 18a

Festei hasiera pasa den ostiralean eman bazieten ere, gaur kukuaren jaitsierarekin hasi dituzte ofizialki Anoetako jaiak

19:00etan, kukuaren jaitsierarekin eman diete ofizialki hasiera Anoetako jaiei. Gazte Asanbladako belaunaldi desberdinetako kideak izan dute gaur pregoia botatzeko ohorea, izan ere, maiatzean ospatu berri dute asanbladaren XV. urtemuga. Pregoiaren ostean, plazan zeuden haurrek euren danborrak astindu dituzte.

Baina, festa hasi besterik ez da egin. Gaur 20:00etan sardina jatea dute plazan, Loatzoko trikitilariek alaiturik. Eta gauean parrandarako gogoa duenak Ai Ene! erromeria taldearekin izango du horretarako aukera.

Bihar, 10:00etik 13:30era ume eta gaztetxoentzat parkea izango da plazan. 17:00etan Irrien Lagunak-en ikuskizuna izango da plazan. 18:00etan, txokolate jatea. 18:45ean, buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txitulariekin. 21:00etan saiheski jatea. Eta azkenik, Iratzar taldearekin erromeria.

Hala ere, hilaren 24ra arte festak ez du etenik izango Anoetan. Beraz, festarako aukera bikaina duzue Anoetan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!