Anoetan festak ez du etenik. Atzoko umeen eta mozorroen egunaren ostean, gaur ere ekitaldiz beteta dute eguna anoetarrek. Batzuek atzoko mozorroak jasotzeko zituzten pilotariak esku pilota txapelketako finala jokatzera pilotalekura joan direnean. Txapelketaren ostean herriko jubilatuen txanda iritsi da, toka txapelketa jokatu baitute.
Hala ere, gaurko giro sargoria kontuan izanda zalantzarik gabe gehien gozatu dutenak txikienak izan dira. Euren bainujantziak jantzi eta plazan apar bainu ederra hartu baitute. Giro aproposa egiten zuen busti-busti egiteko.
Arratsaldean ere festan jarraituko dute. 18:00etan Loatzoko ikasleen kontzertua izango da plazan. Ondoren, lehen aldiz musikazaleen kalejira izango da, eta arratsaldea amaitzeko buruhandi eta erraldoien kalejira. Gauean, berriz, bertso saio bikaina izango da pilotalekuan. 00:30ean Ki Sap eta Aarond.D.Selekta taldeen kontzertua ere izango da.