10:00-13:00. Masterpizza lehiaketa. LH 6- DBH 4. Irurako gaztelekuan.
Binefarreko Titiriteroen instalazio interaktibora bisita gidatua. Bisitariek txotxongiloak ukitu eta manipulatuko dituzte, eta proiektatutako ikuskizuna ikusi. Izena emateko: 943 65 04 14 edo pedagogia@cittolosa.com. 17:00. Euskaraz. 18:00. Gaztelaniaz.
Harribitxi. Iker Alvarez eta Aitor Urquizak osatutako bikoteak txistuaren eta musika tradizionalaren izaera bizia aldarrikatzen du. Txistuaren erabilera berriak bilatzen ditu, danbolin, bonbete, ttun-ttun, pandero, shruti box indiar, glockenspiel, gitarra, mandolina eta ezohikoak diren instrumentu gehiagorekin uztartuta. Maria Ereña kantari bizkaitarraren ahotsa ere izango da taula gainean.
'Ombuaren itzala' ikuskizuna. Auzolanean ekoiztua. Joseba Usabiaga Otañoren paperean eta Patxi Bisquerten zuzendaritzapean.
Marvel Kid & Rams, Sakos Selektah, Urbi Selektah eta Bassagain Soinu Sistema. 5 euro.
El Show de Ignatius Farray. Bi hamarkadako ibilbidea du Tenerifeko komikoak Stand-up formatuan. David Broncanorekin eta Hector de Miguelekin egindako La vida moderna izeneko programarekin egin zen ezagun. Hiru liburu ere idatzi ditu. Iaz Juan Mayorga antzerkigile eta zuzendariak zuzendutako antzerki sorkuntzako masterra egin zuen Carlos III.a Unibertsitatean.
DJ Makala. Munduko askotariko musika-generoekin osatutako emanaldia eskainiko du Mikel Unzurrunzaga Schmitz disko-jartzaile eta musika-ekoizle zarauztarrak.
Goiz eta arratsaldez. Danena futboleko alebin txapelketa.
Ruben Caceres argazkilariaren Euskal Herriko hegaztien argazki erakusketa.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
24 orduko futbito txapelketa, Tolosako Gazte Asanbladak antolatuta.