2026/04/10 19:00
Harribitxi. Iker Alvarez eta Aitor Urquizak osatutako bikoteak txistuaren eta musika tradizionalaren izaera bizia aldarrikatzen du. Txistuaren erabilera berriak bilatzen ditu, danbolin, bonbete, ttun-ttun, pandero, shruti box indiar, glockenspiel, gitarra, mandolina eta ezohikoak diren instrumentu gehiagorekin uztartuta. Maria Ereña kantari bizkaitarraren ahotsa ere izango da taula gainean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?