Euskal Herria Batera herri egitasmoak Aberri Eguna batera ospatzeko dei egin die herritarrei, apirilaren 4an herrietako plazetara irtenda. Euskal Herri burujabea aldarrikatzeko, eta erabaki politikoak herritarrengandik ahalik eta gertuen har daitezela eskatzeko baliatu nahi da egun hori.EH Bilduk bat egiten du deialdi horrekin eta Aberri Egunaren aurretik, Tolosan ikurrinak doan banatuko dizkie herritarrei.Gaur, San Frantzisko pasealekuan (Kutxabank inguruan) izango dira.
Gonbidapenak udal bulegoetan eskuragarri. 10:00-12:00. Magia talerra Gaztezulon. LH4-6 bitarteko gaztetxoentzat. 12:00. Magia egunaren irekiera Gala Marsel Moagoaren eskutik, Joxe Arregi plazako estalpean. Familia guztiarentzat ikuskizuna. 18:00 eta 20:00. Helduentzat magia galak, Atxulondoko areto nagusian (15 urtetik gorakoentzat). Imanol Ituiño, David Blanco eta Asier Kidam.
Alkizako plazatik abiatuta, pago motzak ezagutzeko ibilbide gidatua egingo dute. Hernio-Gazume KBEn interes ekologiko handiko pago motz sail ederrak bisitatuko dituzte. Valentin Mugartza Aizkorri-Aratz natura parkeko zuzendariak egingo ditu gidari lanak. Informazio gehiago hemen.
Garaipen elkartearen eskutik, hitzaldi-tailerra, 'Feminismo dekolonial antirrazista' gaia hizpide hartuta. Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun eta Migrazio sailarekin elkarlanean antolatuta. (Sarrerak ostatuan).
Tolosako Udal Musika Bandak, kontzertua eskainiko du larunbatean, Zerkausian, 18:00etan. Latinoamerikar doinuak interpretatuko dituzte, besteak beste, Mexiko, Kuba, Venezuela edota Brasilgoak. Copacabana, Huapango, Joropo eta La Conga del Fuego Nuevo abestiak joko dituzte.
Biren taldearen kontzertua. Izen-ematea udaletxean.
Rukula taldearen kontzertua (Euskal Herria). Sarrerak 8 euroko kostua du, leihatilan bertan, 20 minutu lehenago.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta 'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Irekiera martxoaren 27an, larunbatean. Aste Santuan eta Pazko astean egunero irekita egongo da.