2021/03/27 00:00
Euskal Herria Batera herri egitasmoak Aberri Eguna batera ospatzeko dei egin die herritarrei, apirilaren 4an herrietako plazetara irtenda. Euskal Herri burujabea aldarrikatzeko, eta erabaki politikoak herritarrengandik ahalik eta gertuen har daitezela eskatzeko baliatu nahi da egun hori.
EH Bilduk bat egiten du deialdi horrekin eta Aberri Egunaren aurretik, Tolosan ikurrinak doan banatuko dizkie herritarrei.
Gaur, San Frantzisko pasealekuan (Kutxabank inguruan) izango dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?