Larunbata, martxoak 30



Irurako Kirol Astea

Irura

Gaztelekutik, irteera Donosti Bubble Football-era.

Irurako Kirol Astea

Gaztelekutik, irteera Donosti Bubble Football-era.


10:00

Braderie azoka

Tolosa

Tolosa&Co- k antolatuta, Tolosako dendek kaleak hartuko dituzte. San Frantzisko ibilbidean karpa batzuk jartzeaz gain, 77 dendarik beren saltoki atarietara mahaiak aterako dituzte, 10:00etatik 20:00ak bitarte. Alondegia plazan, berriz, toboganak eta puzgarriak izango dira, gaztetxoentzako. 17:30etatik 19:30era bitarte, txaranga ibiliko da kalez kale.

Braderie azoka

Tolosa&Co- k antolatuta, Tolosako dendek kaleak hartuko dituzte.

San Frantzisko ibilbidean karpa batzuk jartzeaz gain, 77 dendarik beren saltoki atarietara mahaiak aterako dituzte, 10:00etatik 20:00ak bitarte.

Alondegia plazan, berriz, toboganak eta puzgarriak izango dira, gaztetxoentzako.

17:30etatik 19:30era bitarte, txaranga ibiliko da kalez kale.


11:00

Udal txistulari bandaren emanaldia

Uzturre egoitza, Tolosa

Udal txistulari bandaren emanaldia Uzturre egoitza

11:30

Bisita gidatu antzeztuak helduentzat

Topic, Tolosa

Familiei begirako bisita gidatu antzeztuen arrakasta ikusirik, ikasturte honetan helduentzako bisita gidatu antzeztuak antolatu ditu Topic zentroak. Bisitak hilean behin izango dira, larunbatetan, 11:30ean euskaraz, eta 12:30ean gazteleraz. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aurrez eman behar da: 943 65 04 14 edo cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du, gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7€.

Bisita gidatu antzeztuak helduentzat Topic

Familiei begirako bisita gidatu antzeztuen arrakasta ikusirik, ikasturte honetan helduentzako bisita gidatu antzeztuak antolatu ditu Topic zentroak.

Bisitak hilean behin izango dira, larunbatetan, 11:30ean euskaraz, eta 12:30ean gazteleraz. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak.

Izena emateko, aurrez eman behar da: 943 65 04 14 edo cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du, gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7€.


12:00

Mural pintatzea eta batukada Adunan

Aduna

Ekintza eta batukada festa. 12:00. Batukada tailerra egingo da. 13:45. Mural pintaketa egingo dute eta herri argazkia atera. 14:30. Bazkaria frontoian. Pikoteoa eraman eta barrikotea jarriko dute.

Mural pintatzea eta batukada Adunan

Ekintza eta batukada festa.

12:00. Batukada tailerra egingo da.

13:45. Mural pintaketa egingo dute eta herri argazkia atera.

14:30. Bazkaria frontoian. Pikoteoa eraman eta barrikotea jarriko dute.


12:00

Tolosa Kantari

Tonto Kalea, Tolosa

Kantu jira, Maria Luisa Agirre doktorearen plazatik.

Tolosa Kantari Tonto Kalea

Kantu jira, Maria Luisa Agirre doktorearen plazatik.


12:30

Elkartasun eguna Ibarran

Ibarra

12:30. Ekitaldia herriko plazan. 14:00. Herri bazkaria. Txartelak salgai, ohiko lekuetan.

Elkartasun eguna Ibarran

12:30. Ekitaldia herriko plazan.

14:00. Herri bazkaria. Txartelak salgai, ohiko lekuetan.


17:00

Martxo morea Altzon

Altzo

17:00. Hairspray filma balioanitzeko gelan. 19:30. Erradikalak ginen antzezlanaren entsegu orokorra, 16 urtetik gorakoentzat.

Martxo morea Altzon

17:00. Hairspray filma balioanitzeko gelan.

19:30. Erradikalak ginen antzezlanaren entsegu orokorra, 16 urtetik gorakoentzat.


17:00

Haurrentzako ikuskizuna: 'Ilusioen sortzailea'

Leidor antzokia, Tolosa

Familia guztiarentzako magia ikuskizun bat da, publikoa magiaren sekretuak ezagutzera gonbidatzen duena. Ordu bete inguruko iraupena duen pieza honetan, Ladelai Magoaren trukoak prestatzen dituzten bi zientzialariren laborategian sartuko gara, fantasia eta abenturaren munduan murgilduz.

Haurrentzako ikuskizuna: 'Ilusioen sortzailea' Leidor antzokia

Familia guztiarentzako magia ikuskizun bat da, publikoa magiaren sekretuak ezagutzera gonbidatzen duena. Ordu bete inguruko iraupena duen pieza honetan, Ladelai Magoaren trukoak prestatzen dituzten bi zientzialariren laborategian sartuko gara, fantasia eta abenturaren munduan murgilduz.


18:30

Antzerki-dantza: 'Non dago Don Pin Pong?'

Topic, Tolosa

Down Sindromearen Nazioarteko Egunaren harira. Bi urtean zehar, Tolosako Herrikide Ikastetxeko gazteak eta Ibarrako Garaguneko erabiltzaileak (Goyeneche Fundazioa) ostiralero elkartu dira proiektu hau burutzeko. Ikasleak 13 urte inguruko gazteak dira, eta Garagunekoak adimen urritasuneko adin guztietako erabiltzaileak. Ikuskizunak txotxongilo, antzerki, musika eta dantza izango ditu, eta baita zuzeneko musika ere.

Antzerki-dantza: 'Non dago Don Pin Pong?' Topic

Down Sindromearen Nazioarteko Egunaren harira.

Bi urtean zehar, Tolosako Herrikide Ikastetxeko gazteak eta Ibarrako Garaguneko erabiltzaileak (Goyeneche Fundazioa) ostiralero elkartu dira proiektu hau burutzeko. Ikasleak 13 urte inguruko gazteak dira, eta Garagunekoak adimen urritasuneko adin guztietako erabiltzaileak. Ikuskizunak txotxongilo, antzerki, musika eta dantza izango ditu, eta baita zuzeneko musika ere.


18:30

I. Musika Banden Alardea

Txistulari plaza, Amasa-Villabona

- Tolosako Eduardo Mokoroa musika eskolako ikasle banda. - Orioko Danbolin musika eskolako gaztetxoen banda eta banda txikia. - Loatzo musika eskolako gaztetxoen banda eta banda txikia Banda bakoitzak 10 minutu inguruko errepertorioa joko du, eta amaieran guztiek batera eskainiko dute saiotxoa.

I. Musika Banden Alardea Txistulari plaza

- Tolosako Eduardo Mokoroa musika eskolako ikasle banda.

- Orioko Danbolin musika eskolako gaztetxoen banda eta banda txikia.

- Loatzo musika eskolako gaztetxoen banda eta banda txikia

Banda bakoitzak 10 minutu inguruko errepertorioa joko du, eta amaieran guztiek batera eskainiko dute saiotxoa.


19:00

Binakako bakarrizketak: 'Bakean dagoena bakean utzi!'

Belauntzako ostatua, Belauntza

Mirari Martirenak eta Idoia Torregaraik eskainiko dute bakarrizketa saioa, ostatuan. Gazte eta helduei begirako saioa da, eta ondoren afari-merienda izango da.

Binakako bakarrizketak: 'Bakean dagoena bakean utzi!' Belauntzako ostatua

Mirari Martirenak eta Idoia Torregaraik eskainiko dute bakarrizketa saioa, ostatuan. Gazte eta helduei begirako saioa da, eta ondoren afari-merienda izango da.


19:00

Udal hautagaitzaren aurkezpena

Don Juanena etxea, Alkiza

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeei begira herritar hautagaitza osatuko duten pertsonak aurkeztuko dituzte, bilera horretan. Hautagaitza 8 lagunez osatuta dago (sei gizon eta bi emakume), eta horietako bat ordezkoa izango da.

Udal hautagaitzaren aurkezpena Don Juanena etxea

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeei begira herritar hautagaitza osatuko duten pertsonak aurkeztuko dituzte, bilera horretan. Hautagaitza 8 lagunez osatuta dago (sei gizon eta bi emakume), eta horietako bat ordezkoa izango da.


19:30

Zinema: 'Mula'

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Zinema: 'Mula' Gurea antzokia

20:00

Zinema: 'Destroyer. Una mujer herida'

Leidor antzokia, Tolosa

Zinema: 'Destroyer. Una mujer herida' Leidor antzokia

20:30

Barrikotea Bedaion

Bedaio, Tolosa

Artubi elkartean antolatuta, hiru sagardo mota dastatzeko aukera izango da, eta sagardotegiko ohiko menua izango dute jateko (bakailaoa, txuleta, gazta eta intxaurrak). Haurrentzako menu berezia ere prestatuko dute.

Barrikotea Bedaion Bedaio

Artubi elkartean antolatuta, hiru sagardo mota dastatzeko aukera izango da, eta sagardotegiko ohiko menua izango dute jateko (bakailaoa, txuleta, gazta eta intxaurrak). Haurrentzako menu berezia ere prestatuko dute.


22:00

Kontzertua: Benito Lertxundi

Olaederra kiroldegia, Amasa-Villabona

Ospakizun gauean azken estudioko lana aurkeztuko du, kantari oriotarrak, Olaederra kiroldegian. Sarrerak, aurrez: 15 euro (Amasa kafetegian, Basajaun liburudendan, Gurea antzokiko leihatilan eta, intertenez, BIBE plataforman). Sarreran, egunean: 18 euro.

Kontzertua: Benito Lertxundi Olaederra kiroldegia

Ospakizun gauean azken estudioko lana aurkeztuko du, kantari oriotarrak, Olaederra kiroldegian.

Sarrerak, aurrez: 15 euro (Amasa kafetegian, Basajaun liburudendan, Gurea antzokiko leihatilan eta, intertenez, BIBE plataforman).

Sarreran, egunean: 18 euro.


22:30

Kontzertuak: Catorce (Sevilla) eta Ella La Rabia (Madril)

Bonberenea, Tolosa

Sarrera: 8 euro.

Kontzertuak: Catorce (Sevilla) eta Ella La Rabia (Madril) Bonberenea

Sarrera: 8 euro.



18:30

Erakusketa: Maria Altuna

Kaori faktoria, Amasa-Villabona

Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com

Erakusketa: Maria Altuna Kaori faktoria

Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean.

Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com



Korrikako arropa eta materiala salgai

Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan, Tolosa Tolosaldea

Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean. Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.

Korrikako arropa eta materiala salgai Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan

Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean.

Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.



17:30
20:30

Erakusketa: 'Xabier Artola - Kameren aurrean dantzari'

Aranburu jauregia, Tolosa

Xabier Artola Zubillaga-renDANTZA filmeko argazki sorta bat Telmo Esnalek zuzendutako Dantza-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa. Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela. Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak, mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina. Xabier Artola Zubillaga, 2019ko urtarrila.

Erakusketa: 'Xabier Artola - Kameren aurrean dantzari' Aranburu jauregia

Xabier Artola Zubillaga-renDANTZA filmeko argazki sorta bat

Telmo Esnalek zuzendutako Dantza-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa.

Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela.

Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak, mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina.

Xabier Artola Zubillaga, 2019ko urtarrila.



10:00
19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland'

Topic, Tolosa

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.   Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland' Topic

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.

 

Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa.

Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00